Hasi dena prest duzula
Iristen zarenean, erreserbak mahaietan esleituta daude jada, zuk egingo zenukeen bezala. Eguneroko puzzlea, automatikoki ebatzita.
Jatetxeentzako softwareaOstalaritzarako egina
FrontFlowsen AA agenteek 24/7 lan egiten dute zure arauei jarraituz, zeregin errepikakorretatik askatzeko.
Konfiguratzeko erraza · Zuretzat egokitutako agenteak · Iraupen-konpromisorik gabe

Probatu zure jatetxean gaur bertan
Hasi 14 eguneko doako proba eta ahaztu telefonoaz gaur bertan. 20 minutu inguruan prest izan dezakezu.
Zeregin gutxiago mahai batetik bestera
Nola funtzionatzen du FrontFlowsek
Erreserba-sistema malgua, AA agenteak eta automatizazioak, elkarrekin sinkronizatuta lan egiteko diseinatuak. Zuk aukeratzen duzu nondik hasi.
Jatetxe bakoitzak bere modua du jangela eta zerbitzua antolatzeko. FrontFlowsek eskuragarritasuna kalkulatzen du eta erreserbak mahaietan esleitzen ditu, zure arauei jarraituz.
Laguntzaileak erreserbak sortzen ditu, aldaketak eta ezeztapenak kudeatzen ditu, galderei erantzuten die eta eskaera bereziak idatziz jasotzen ditu. Gainera, eskaera komertzialak eta bestelako kontsultak dagokion pertsonari bideratzen dizkio.
Gehitu FrontFlowsen widgeta zure jatetxearen webgunean, bezeroek zuzenean erreserba dezaten. Erreserbak laguntzaileek erabiltzen duten sistema berean sartzen dira.
Powered by
Gogorarazi bezeroei erreserba dutela, bisita baino lehen mezu bat bidalita. Horrela, etorriko direla baieztatu dezakete edo, ezin badute, ezeztatu, eta mahaia berriro eskaini ahal izango duzu.

Gogorarazpena: gaur 21:00etan duzu erreserba Gatzagak Jatetxean. Ezin baduzu etorri, jarri gurekin harremanetan +34 943 123 456 zenbakian
Laguntzaileak galderei erantzuten die eta erreserbak kudeatzen ditu txatetik, zure jatetxearen informazioarekin eta arauekin. Zuk erantzun ezin duzunean aktibatzen da; horrela, bezeroek erantzun azkarra jasotzen dute eta mezuak ez dira pilatzen.
FrontFlowsek talde handien eskaerak jasotzen ditu eta arduradunei abisatzen die, informazio guztiarekin. Norbaitek bere gain hartzen duenean, lantaldeko gainerakoek badakite. Amaitu dira «zu arduratzen zinela uste nuen» horiek.
Alerta berria +34 645 123 987 zenbakitik
Talde-erreserbak
Mikel Aranak 20 lagunentzako erreserba egin nahi du larunbatean 21:00etan, urtebetetze-afari baterako. Mesedez, deitu iezaiozu mahaia eta talde-menua baieztatzeko.
Mezu hau FrontFlowsen bezeroei bidaltzen zaie.
Honi ere bidalia: zuzendaritza@gatzagak.eus
ekitaldiak@gatzagak.eus helbideak +34 645 123 987 zenbakiko alerta bat ebatzi du
Talde-erreserbak
Mikel Aranak 20 lagunentzako erreserba egin nahi du larunbatean 21:00etan, urtebetetze-afari baterako. Mesedez, deitu iezaiozu mahaia eta talde-menua baieztatzeko.
Mezu hau FrontFlowsen bezeroei bidaltzen zaie.
Laguntzaile bat garatzen ari gara, eskaerak diktatu eta zuzenean sukaldera bidal ditzazun, ondo antolatuta. Denbora gutxiago oharrak hartzen; denbora gehiago mahai bakoitzarentzat.

Ados, bosgarren mahaia… bi Zesar entsalada, ez, barkatu, Zesar bat eta burrata bat erdibana. Gero lupia, eta risotto bat parmesanorik gabe. A, eta etxeko ardo zuri botila bat eta ur gasdun handi bat. Primeran, hori da dena!
5. mahaia: Zesar 1, burrata 1, lupia 1, risotto 1 parmesanorik gabe, etxeko ardo zuria eta ur gasdun handia. Bidalita.
Eskatu iritzia zure bezeroei bisitaren ondoren. Horrela, esperientzia on batek beste pertsona batzuei zure jatetxea aukeratzen lagun diezaieke.

Kaixo Jon, eskerrik asko etortzeagatik! Asko eskertuko genuke zure iritzia. Hemen parteka dezakezu: g.page/gatzagak/review
Eskaini opari-txartelak zure webgunean, bezeroek zure jatetxeko otordu bat opari egin dezaten. Erosleak kode bat duen txartela jasotzen du, zure lantaldeak eskuz kudeatu beharrik gabe.

AA jatetxeentzat · Telefono-arreta
«Aukera begetarianorik ba al duzue?» «Zer ordutan ixten duzue larunbatean?» «Mahaia terrazan izan liteke?» Zure laguntzaileak jatetxearen informazioarekin erantzuten du eta elkarrizketaren hariari jarraitzen dio, bezeroak gaiz aldatzen badu ere.
Zuk erabakitzen duzun moduan agurtzen du, eta bezeroak hitz egiten duen hizkuntzara egokitzen da, lasai galdetu eta erreserbatu ahal izan dezan.
Dei batean etenak, gai-aldaketak eta azken orduko galderak izaten dira. Laguntzaileak naturaltasunez jarraitzen die elkarrizketa nahasiei.
Ordutegietatik jatetxearen historiara: ematen diozun edozein informazio erabiliz erantzuten die bezeroei.
Aukeratu laguntzaileak dei guztiak hartzen dituen ala zure lantaldeak hartu ezin dituenak bakarrik.
Laguntzaileak hainbat dei kudeatzen ditu aldi berean, bezero gehiagok galdetu eta erreserbatu ahal izan dezaten.
Zuk aukeratutako kontaktuek zuzenean hitz egin dezakete zure lantaldearekin, laguntzailetik pasatu gabe.
Murriztu nahi ez dituzun deiak, eta aktibatu zenbaki ezkutuen blokeoa behar duzunean.
Jatetxeetan adituak · Erreserba-sistema
FrontFlowsek kontuan hartzen ditu sukaldeko denborak, taldeen tamaina eta eskuragarri dauden eremuak eta mahaiak, erreserbak onartzeko edo egokiak diren aukerak proposatzeko. Emaitza: gehiago fakturatu dezakezu, lasaiago.
Jangela zure sukaldearen ahalmena kontuan hartuta antolatzen da, pilaketak saihesteko eta zerbitzua ondo joan dadin.
Bikote batek eta hamar laguneko talde batek ez dute denbora bera behar. Zehaztu iraupen pertsonalizatuak, mahaien okupazioari etekin handiagoa ateratzeko.
Konfiguratu zein mahai konbina daitezkeen. Sistemak kontuan hartzen du erreserba bakoitzarentzat leku egokia aurkitzeko.
Barruko jangela, terraza estalia, terraza irekia, jangela pribatua… Zehaztu zure eremuak eta egokitu eskuragarritasuna txanda bakoitzerako.
Elkarrekin lan egiteko diseinatuak
Atera etekin osoa FrontFlowsi, informazioa eta arauak partekatzen dituzten erreserba-sistema eta AA agenteekin, beti sinkronizatuta.
Telefono eta WhatsApp laguntzaileek sisteman lekurik dagoen kontsultatzen dute, eta bertan erregistratzen dituzte erreserbak eta aldaketak. Webguneko erreserbak ere bertara iristen dira. Dena arau beren arabera dabil, informazioa tresna batetik bestera pasatu beharrik gabe.
Probatu erreserba-sistema + AA agenteakGaldetu ea FrontFlowsen agenteak konekta ditzakegun dagoeneko erabiltzen duzun jatetxea kudeatzeko softwarearekin.
Galdetu nire integrazioazZure jatetxera egokitzen den sorta
Ez duzu dena batera aktibatu beharrik. Hasi gehien behar duzunarekin, eta egokitu sorta zer dabilen hobekien ikusten duzun heinean.
Hasi gehien behar dituzun agenteekin. Zuk erabakitzen duzu zein datozen bat zure jatetxearen lan egiteko moduarekin.
Aktibatu edo pausatu agente bakoitza, unearen edo zure lantaldearen beharren arabera. Zuretzat lan egiten ez badu, ez duzu ordaintzen.
Gehitu beste agente batzuk behar dituzunean. Telefono-agentearekin has zaitezke, eta WhatsAppekoa geroago gehitu.
Agente guztiek kreditu-saldo bera erabiltzen dute. Erabili ahala bakarrik deskontatzen dira, eta ez dira inoiz iraungitzen. Ikusi prezioak
Ohiko galderak
Jakin nola funtzionatzen duen sortak, zer kontrata dezakezun eta nola egokitzen den zure jatetxera.
FrontFlows jatetxeentzako softwarea da, AA agenteen sorta baten inguruan eraikia. Bezeroen galderei erantzuten, erreserbak kudeatzen eta zerbitzuaren aurretik, bitartean eta ondoren zereginak koordinatzen laguntzen du. Ez du salmenta-puntuko sistema (TPV) oso bat ordezten.
Laguntzaileak deiei erantzuten die elkarrizketa naturalen bidez, zure jatetxeari buruzko galderei erantzuten die, eta erreserbak, aldaketak eta ezeztapenak kudeatzen ditu. Deitzen duenaren hizkuntzan hitz egiten du, eta zure jatetxeak konfiguratutako informazioarekin lan egiten du.
FrontFlowsen erreserba-sistemak kontuan hartzen ditu sukaldeko denborak, taldearen araberako iraupenak, zein mahai konbina daitezkeen eta eremu bakoitzaren eskuragarritasuna, hala nola barrualdea edo terraza.
Bai. Zure zenbakia gorde eta FrontFlowsen erreserba-sistema erabil dezakezu. Halaber, galde dezakezu ea agenteak bateragarriak diren zure jatetxeak dagoeneko erabiltzen duen erreserba-tresnarekin.
Bai. Hasi zure jatetxeak gehien behar dituen agenteekin, eta aktibatu edo pausatu bakoitza zure funtzionamenduaren arabera. Kontratatzean, egiaztatu zein agente eta integrazio dauden eskuragarri.
FrontFlowsek erabat doakoa den proba bat eskaintzen du. Gainera, gomendio-programa bat du, eta horri esker doan erabiltzen jarraitu edo abantaila bereziak lor ditzakezu, indarrean dauden baldintzen arabera. Ez da betiko doakoa erabiltzaile guztientzat.

Zure jatetxerako konfiguratua
Ezagutu nahi dugu. Kontaiguzu nola lan egiten duzun, eta elkarrekin ikusiko dugu zein agente eta konfigurazio datozen hobekien bat zure zerbitzuarekin.
Hitzartu dei batKonfigurazio gidatua · Zuretzat egokitutako agenteak · Iraupen-konpromisorik gabe